ORDEZKOAK
ORDEZKOAK
Kaixo!
Ongi etorri gure eskolara! Txosten hau zuretzat prestatu dugu, eskola hobeto ezagutzen hasteko eta izan ditzakezun lehenengo zalantzei erantzun bat emateko asmoz. Uste dugu baliagarria izango zaizula zure burua kokatzen joateko.
Horrez gain, zure lankideen laguntzaz, sarearen bidez edo irakasleen gelako kortxoan aurkituko duzun informazioarekin, pixkanaka-pixkanaka ikastetxeko dinamika eta eguneroko jardunaz jabetzen joango zara.
Baliteke txosten honek zure zalantza guztiak ez argitzea. Halakoetan, gure bulegoan aurkituko gaituzu, zure galderak argitzen eta behar duzun laguntza eskaintzen saiatzeko prest.
Berriz ere, ongi etorri gure komunitatera!
Serantes Eskolako zuzendaritza taldea